Arrasate Musikaleko talde ezberdinek kontzertu ederra eskaini zuten atzo, egubakoitza, Amaia antzokian. Jurasikos taldeak hasi zuen kontzertua Joe Dassin autorearen Pas eskainiz, eta ondoren, Juniors taldeak Xabi Bandini musikari nafarraren Zalantza eta egia pieza jo zuen. Seniors taldekoek John Legend piano-jole eta abeslari estatubatuarraren All of me abesti ezaguna jo zuten, eta baita J. Kanderren New York, New York. Talde hauek Arantzazu Idigorasen zuzendaritzapean eskaini zituzten piezak.
Harizko taldeak bost pieza jo zituen jarraian, tartean Oskorriren Euskal Herrian euskaraz, Eli Auzmendiren zuzendaritzapean, eta haize eta egur taldeak, beste bi pieza herrikoi, Txus Arriaranek zuzenduta. Ostean, orkestra gaztearen eta banda gaztearen txanda izan zen eta hainbat abesti ezagun eskaini zituzten ikus-entzuleen gozamenerako.