Esker on hitzak izan ditu Harremaneko Andoni Uribeetxeberriak ekitaldiaren hasieran: "Goikobaluk eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, eskerrak eman nahi dizkiegu era batera edo bestera, jaio ziren lekuan jaio zirelako guk baino zorte txarragoa izan dutenen bizitza hobetzen laguntzen duzuen guztioi".
Mozambikeri dagokionez, honako hau esan du Uribeetxeberriak: "Beñat Arzadunek 20 urte baino gehiago daramatza Mozambiken, eta honela diosku: Nekazariekin batera lan egiten dugu nekazaritza ekoizpena handitzeko eta, horrela, bizitza hobetzeko, COVID-19 pandemia bere egunerokotasuna larriagotzen ari den arren. Eta gogorarazten digu: Aurrera egiten ari gara, baina oraindik miseriatik pobreziara igarotzeko bidean. Eta orain arte 15.000 nekazarik baino gehiagok ekoizpen-ahalmen eskasa hobetzea lortu dute".
Bestalde, Uribeetxeberriak gogora ekarri duenez, Indiako Ankur harrera-etxean kalean abandonatuta dauden edo familia oso pobreak dituzten neskatoei eta orain mutikoei ere laguntzen diete, elikadura eta heziketa eskainiz, eta horrek bizitza duin eta etorkizun itxaropentsuago baterako bidea zabaltzen die.