Iazko urrezko domina defendatzera, Ourensera

Xabier Urtzelai 2022ko ots. 25a, 12:00

Malen Ruiz de Azua, iaz, txapelketa irabazi berritan.

Pista estaliko denboraldia urteko hitzordu nagusietako batera iritsi da, asteburuan jokatuko dute-eta Espainiako Txapelketa, Ourensen. Eta Arrasateko bi ordezkari izango dira han lehian: Malen Ruiz de Azua eta Maialen Axpe. Zapatuan 18:25ean izango da pertigisten txanda. Streaming-a jarraitzeko, hemen.

Ruiz de Azuari iazko titulua defendatzea tokatzen zaio, baina orain arteko txapelketetan ez ditu nahi moduko markak egin –4,30eko saltoa izan da neguko onena–. Hala ere, Arrasatekoa da faboritoa, kontrarioek ez dute-eta salto hoberik egin. Hasiera batean, Miren Bartolome –2020ko irabazlea– eta Monica Clemente –2018ko txapelduna– izango ditu kontrario zuzenenak, eta horiek 4,25eko eta 4,20ko markekin aurkeztuko dira, hurrenez hurren.

Axpek 4,15eko saltoa egin du aurten

Hamabi jauzilari onenen artean egongo da, baita ere, Maialen Axpe. Atletico San Sebastianekoak 4,15eko marka egin du aurten, baina Bedoñakoa ezin da inoiz baztertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak