Osiñako bidegurutzean trafikoa moztuko dute datorren astean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko otsailaren 23a

Biribilgunea egiteko lanak direla eta, GI-627-36 bide-adarraren eta Nafarroa etorbidearen arteko bidegurutzean, otsailaren 28tik martxoaren 4ra trafikoa moztuko dute, bi egunak barne. "Egun horietan, bi noranzkoetan itxi beharko da Deba ibaia zeharkatzen duen zubia, Notario Etxagibel kalerantz. Halaber, GI 627 errepideko bidegurutzeko sarbidea, Gasteiz-Eibar noranzkoan, erabili ezinik egongo da", adierazi dute Aldunditik.

Aretxabaletako lotunea, Bedoñakoa edo Musakolako biribilgunea (Eroski) erabili beharko dira egun horietan. "GI-627 errepidetik Eibar-Gasteiz noranzkoan ospitalerako sarbidea irekita egongo da une oro". Era berean, trafikoa normaltasunez berrezarriko dute "lanak amaitu bezain laster".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak