Andaluziaren Eguna ospatuko dute zapatuan Al-Andalus elkartean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 22a, 13:08

Tabita abeslaria, bere bandarekin.

La Niña Pastori abeslariaren omenezko bi emanaldiak izango dira eguneko plater nagusiak. Lehena 19:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 23:00etan. "Neurriak malgutu direla eta, badirudi normaltasunera bidean garela eta ekintzak egin ditzakegula. Beraz, animatu eta gerturatu zapatuan gurera", azaldu dute.

Musakolako zentroan, 13:30ean, fino ardoarekin egindako "ohorezko" brindisarekin ekingo diote egunari, eta Andaluziako ereserkia ere abestuko dute. Ondoren, 18.30ean, ongietorria egingo diete autoritateei zein bazkideei eta gero, esan moduan, La Niña Pastoraren kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Bitartean, 21:00etan, senidetasun afaria egingo dute, baina 45 lagunek afaldu ahal izango dute gehienez. Gauerdian emango diote amaiera festari.

Musika emanaldiari dagokionez, La Niña Pastoriren errepertorio zabala eskainiko dute Tabita abeslariak eta bere bandak, "une oro errespetatuz moldaketak, melodiak eta ikuskizuneko soinuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak