Arrasateko Udalak 3.978 euro bideratu ditu Leintz Eskola Kirolera

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 22a, 11:18

Irailean, lehen aldiz, dirulaguntza lerro berri bat jarri zuen abian, "2021-2022 ikasturte honetan udalerriko gazteenek Leintz Eskola Kirola ekimenean parte har zezaten bermatzeko". Hala, Udal Gobernuak jakitera eman duenez, 32 familia eta 40 haur lagundu ditu Udalak, eskola kiroleko jardueretan parte har dezaten. "Leintz Eskola Kirolako matrikularen % 90 diruz laguntzea oinarritzen da laguntza".

Gobernuak nabarmendu du dirulaguntza hori familia ahulenei zuzenduta dagoela: "Eskola kirola ezinbesteko eta berebiziko garrantzia duen tresna da gure udalerriaren eta arrasatearren etorkizuna kirolaren balioetan hezteko: bizikidetzaren, euskararen, berdintasunaren, aniztasunaren, parte-hartzearen eta naturarekiko harremanaren oinarrizko balioak lantzeko tresna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak