Hezkidetza lantzeko hitzaldia egingo dute hilaren 2an, gurasoei zuzenduta

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko otsailaren 22a

Haurrak, nerabeak eta hezkidetza. Nola landu etxean? hitzaldia egingo du Nerea Lores adituak martxoaren 2an, eguaztena, 18:00etan, Kulturateko areto nagusian (euskaraz). Izen-ematea udal webgunean egin beharko da.

Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean martxan jarritako TREBA Gurasoak programaren baitan, bigarren hitzaldia izango da hau.  "Programa honen helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko guneak eskaintzea".

Hurrengo hitzaldiak hauek izango dira:

  • Apirilak 6, eguaztena: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Donna Apellaniz.
  • Maiatzak 6, egubakoitza: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal.

Informazio zabalagoa Udaleko Gazteria Sailean eskura daiteke, 943 25 20 65 telefonora deituz, edota gazteria@arrasate.eus helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak