'Guatemala, komunikazioa eta jazarpena' hitzaldi irekia egingo dute eguenean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 21a, 14:53

Carlos Cano eta Lucía Ixchiu, hizlarietako bi.

Irrati-Eskolen Guatemalako Federazioak eta Festivales Solidarios elkarteak hitzaldia egingo dute Debagoieneko Ezker Kultur Gunean, otsailaren 24an, 18:30ean, "Guatemalan giza eskubideen defendatzaileek eta kazetariek pairatzen duten jazarpen politikoaz".

Egueneko saioan honako hauek hartuko dute berba: Walter Cuc, Irrati-Eskolen Guatemalako Federazioko zuzendaria eta Lucía Ixchiu eta Carlos Cano, Festivales Solidarios elkartearen sortzaileak. "Elkarte horretan herri eta lur guatemalarraren alde egiten dute lan, ikerkuntza eta komunikazioa ardatz hartuta".

Bi erakundeetako ordezkariek Guatemalako jazarpen eta kriminalizazioa izango dute berbagai, bereziki giza eskubideen defendatzaileek eta kazetariek pairatzen dutena. "Horrez gain, herrialde horretan ematen diren eskubide urraketak mundu guztiari ezagutzera emateko salaketa publikoa ere egin gura dugu".

Egueneko solasaldia guztiz irekia izango dela azaldu dute Ezker Anitza-IUko ordezkariek, "Guatemalan giza eskubideek duten egoerari buruzko eztabaida aberasgarria sortzeko, eta baita elkarte hauek egiten duten lanari balioa emateko ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak