Hiru atleta horiek lortu dute dominak ekartzea, baina Oihan Zuluetak eta Amaiur Aranak ere itxura txukuna erakutsi dute, laugarren sailkatu baitira 60 metroetan, norbere kategorian. Klubeko 20 atleta inguruk parte hartu dute txapelketan, guztira. Malen Ruiz de Azua pertika jauzilariak ere ez du hitzordura hutsik egin, eta Valentziako elastikoaz 4 metro eta 15 zentimetroko saltoa egin du.
Alex Agirianok, bi domina Espainiakoan
Bestalde, Real Sociedad taldeko eskoriatzarra 23 urtez azpiko txapelketan lehiatu da Salamancan. Bi brontzerekin itzuli da, luzera jauzian (7,25 metro) eta jauzi hirukoitzean (15,09 metro) burututako lanari esker.