Besaide Mendizale elkarteak eta AEDk elkarlanean antolatutako berbaldia izango da, Euskara eta natura txirikordatuz Arrasaten izenekoa. "Askotan entzun eta esan izan dugu euskaldunok harreman berezia daukagula naturarekin, gure identitatearen ezaugarrietako bat dela hori. Hala ote? Zer eragin izan du euskaldunok naturarekin daukagun harremanak gure ohituretan, gure hizkuntzan? Zein arrasto utzi du gure ahozko ondarean? Gure kondaira, sinismen, ipuin, hiztegi, kulturan, oro har?". Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira liburuaren bi egileak, martxoaren 1ean, Kulturaten.