Liburuz betetako bi kutxa, Arrasateko liburutegiendako

Mireia Bikuña 2022ko otsailaren 16a

Lara Bernier, Oscar Baile eta Juan Ramon Mendieta.

Kids & Us Arrasatek, Gabonetako erakusleiho lehiaketan jasotako dirua dohaintzan eman du, liburuetan: erdiak udal liburutegirako, eta beste erdiak, Santa Marinako bibliotekarako.

Haurrei ingeles eskolak ematen dien akademiak Haur eta Gazteen saria irabazi zuen Gabonetako lehiaketan, eta sari moduan jasotako 300 euroak haurrei "itzultzea" adostu du akademiako zuzendaritzak. Hala, 0-7 urte arteko umeendako liburuak erosi dituzte, herriko liburutegietan banatzeko.

Gainera, beste 100 euro eman dituzte dirutan, Udalak, beste argitaletxe batzuetan liburuak eros ditzan.

Kids & Us akademiako Lara Bernierrek eta Oscar Bailek eman diote dohaintza Juan Ramon Mendieta zinegotziari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak