Otsailaren 18an, egubakoitza, egitarau berriari hasiera emateko irekiera ekitaldia egingo dute Emakume Txokoan. Lehenik, abenduaren 2an egin zuten Nik sinisten dizut irakurketa kolektiboaren bideoa aurkeztuko dute eta hori bukatzean, Celeste Agüerok La encendida musika emanaldia eskainiko du, Garazi Basterretxearen laguntzarekin.
Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmo, doinu eta hitzak biltzen dituen emanaldi poetiko-musikala da La Encendida. "Proiektu honen helburua da batzen gaituen ozeanoaren alde bietako abesti eta poemen bidez leku horietako garai desberdinetako ahots, borroka zein amets desberdinak, gaur egungo errealitateetan, oraindik ere bizirik dirautenak, konpartitzea".
Celeste Agüerok, abesteaz gain, cuatro venezuelarra jotzen du eta Garazi Basterretxea, berriz, perkusioaz arduratzen da, Argentinako bombo legüero instrumentuarekin, eta poemak ere berak irakurtzen ditu. "Hala, saioak poesia xuxurlatuaren eta arpegioen bidez erlaxatzeko zein kunbia eta txakarera erritmoak dantzatzeko uneak tartekatzen ditu". Hemen emanaldiaren aurrerapen bat:
Emakume Txokoko edukiera zaintzeko, izena eman beharko da aldez aurretik, 943 79 41 39 edo 618 206 233 telefonoen bitartez edota emakumetxokoa@arrasate.eus helbide elektronikoara idatzita.