Mugikorra, sare sozialak eta bideo-jokoak izango dituzte berbagai hilaren 23an

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko otsailaren 14a

Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera: non jarri behar dugu arreta? hitzaldia antolatu du Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak otsailaren 23rako. Kulturaten izango da, Jokin Zaitegi gelan, 17:30ean, Jone Zalduegi adituak gidatuta.

12- 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta egongo da saioa. "Besteak beste, aztertuko da zein den nerabezaroan mugikorraren erabilera eta bideo-jokoek duten eragina jarrera eta harremanetan". Horrez gain sare sozialak eta espazio digitala ere landuko dute: "Nola, zertarako erabiltzen diren, eta jokabide emozionalen jatorriak, nerabeen erreferenteak identifikatzeko irizpideak, edota pornografia, afektibitatea eta komunikazioa espazio digitaletan".

Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 25 20 07 telefonora deituta edota udal webgunean, otsailaren 18a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak