Infantil eta alebin mailan, Ararsate Atletiko Taldeko hamazazpi atletak hartu zuten parte. "Txapelketa batean parte hartzen zuten lehen aldia izanik, oso emaitza positiboa da", azaldu du Jon Ormaetxea entrenatzaileak.
Emakumezkoetan, alebin mailan, 1.120 metroko proban, Elene Kortabarria 22. postuan sailkatu zen; Ainhoa Plaza, 40. postuan; Haizea Pablos, 67. postuan eta Sara Hierro, 72.ean.
Gizonezkoetan, Ibai Melgar 28. sailkatu zen Martin Diaz de Gereñu, 29.; Iñaki Gonzalez, 32. eta Julen Hierro 43. helmugaratu zen.
Infantil mailan, 2.060 metroko proba egin zuten. Emakumezkoetan, Olatz Amiano 16. sailkatu zen; Enara Martin, 56.; Nerea Bellanco, 60.; Lia Uribarren, 61.; Eider Vazquez, 68. eta Mara Bueno, azkenik, 69. sailkatu zen.
Gizonezkoetan, Lander Lanzosek bigarren postua eskuratu zuen eta, beraz, Gipuzkoako azpitxapelduna da. Beñat Plaza, berriz, 33. helmugaratu zen eta Markel Rodriguez, 34. postuan.