Defendatzeaz baino erasotzeaz arduratu dira gaur bi taldeak Iturripen. Atsedenaldian arrasatearrak 45-39 ziren aurretik, baina sailkapenak ez zuen kantxan Pas Pielagosen erakusten zuena berresten. Kantabriarrek ez dute amore eman, eta hirugarren laurdenerako etxekoek 11 puntuko aldea bazuten ere, Pielagosekoek lanean jarraitu dute azken unera arte (100-91). Moreen partetik Dani Lorenzo izan da puntuatzaile nagusia (22 puntu), 18 puntu egin ditu Atxak, eta 17 Fernandez de Arroiabek. Hala, Becedo Santander taldearen kantxan jokatuko du Mondragon Unibertsitateak datorren astean.