Herriko plazan egin dute hitzordua, eguerdiko ordubatetan. Herritarren artean tortura jasandako zenbait pertsona ere egon dira, tartean Luis Javier Arrieta. Adierazi du 1968ko San Fermin egunean "18 arrasatearrek" jasan zutela Jesus Muñecas guardia zibilaren torturak. Urte asko pasa badira ere, ondo presente dauka egun hura: "Argazkiak atera zizkidaten zauriz josita, eta gaur nire alboan eduki ditut, Muñecas torturatzailearen argazkiarekin batera".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.