Sendabelarren ezaugarriak ezagutu, produktu naturalak etxean egin eta osasuna era naturalean zaintzen ikasi nahi duen edonorentzat antolatu dute xarabeak egiteko ikastaroa; 11:00etatik 12:00etara izango da Seber Altuben bertan.
Egingo duten xarabearen ezaugarriak honako hauek izango dira: antibiotiko naturala, antiseptikoa eta eztularen, hotzikaren eta sukarren aurkako osagaiak dituena. Katarroa, bronkitisa, faringitisa eta eztarriko mina duenari bideratutakoak dira hain zuzen ere, baita arnas aparatua zaintzeko egokiak ere.
Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, online edo BAZera jota.
Bertako eta sasoiko produktuak
Bertan ekoiztutako produktuak ere izango dira ohi legez, hilabeteko hirugarren zapatuan, hala nola, ogia, eztia eta sasoiko barazkiak eta fruituak.