Basque Underground Metal mugimenduak eta AGAKOk antolatuta, potentzia handiko hiru taldek joko dute zapatuan, hilak 12, Arrasateko gaztetxean, 20:00etatik aurrera. Death metal estiloa besarkatzen duten hiru taldeko girotuko dute gaua: Hellwatch eibartarrek, Paraside gasteiztarrek eta Sönambula bilbotarrek.
Datorren astean, gehiago
Eguenean, hilak 17, Kooltur Ostegunak egitasmoaren baitan, Dupla bikotearen txanda izango da, 22:00etan; aguraindarrek dantzan jarriko dute gaztetxea, agro-pop bezala bataiatu duten musikarekin. Eta otsailaren 19an, zapatua, oi! doinuak nagusituko dira, Kaleko Urdangak, Harry May eta Oldarkor taldeak baitaude iragarrita.