Alejandro Echevarria Fundazioak, lehen aldiz, komunikazio arloko sariak banatu zituen atzo Bilbon egindako ekitaldian eta Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Gazte Sormen Berrientzako Saria jaso zuen bertan.
Fundazioaren esanetan, komunikazioaren arloan ezinbestekoa da gazte "trebatuak eta konprometituak" izatea, eta arrasatearra "bere lanagatik, kazetaritza sozialaren zorroztasunarekiko duen konpromisoagatik eta ausardia informatiboagatik" saritu dute.
"Sari hau emakume kazetari guztiekin elkarbanatu nahi dut, askotan, baloratuak izateko esfortzu bikoitza egin behar dutela sentitzen dutelako. Batez ere Nazioarteko arloa eta gatazkan dauden lekuen berri ematen dutenentzat da. Mundua kontatzen dugun emakume guztiontzat", azaldu du Irazabalek sariaren harira.
Eskerrik asko, Alejandro Echevarria Fundazioa! Plazer bat da Kzetaritzaren Gazte Sormen Berrien Saria jasotzea! https://t.co/BxGx6BNJDL pic.twitter.com/XnMZAckQm8
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) February 9, 2022
Euskalduna Jauregian egin zuten zen ekitaldian izan ziren, besteak beste bere ibilbide profesionalagatik saria jaso zuen Iñaki Gabilondo eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria.