Klub bereko bi talderen arteko derbia, domekan Iturripen

Hasier Larrea 2022ko otsailaren 10a

Arrasate Eskubaloi Taldeko kadete mailako emakumezko bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute, hilaren 13an, eguerdiko hamabietan.

Ezohikoa da herri bereko bi talde elkarren kontra lehiatzea, are gehiago klub berekoak izanda. Gipuzkoako emakumezkoen kadete mailako B ligan gertatuko da, Ingou Arrasateren bi ordezkaritzak –A eta B– nor baino nor arituko baitira etzi, 12:00etan hasita, Iturripeko kiroldegian. Duela hilabete jokatu beharreko neurketa zen, baina atzeratu behar izan zuten COVID kasuak tarteko.

Ane Herrero da A taldeko entrenatzaileetako bat. Azaldu du kadeteetan "jokalari asko" zeudelako egin zutela bi talde. Berak zuzentzen dituenak lehen urtekoak dira, sailkapenaren erdialdean daude, eta azken partiduan garaipena eskuratu zuten Leizaranen aurka. B taldean, aldiz, lehen eta bigarren urteko jokalariak daude; zapatuan Urnietarekin indarrak neurtzetik aurkeztuko dira derbian, azken postuetatik aldentzeko gogoz.

Gertatzen dena gertatzen dela, klubaren emakumezkoen harrobia irtengo da garaile: "Ea gai garen oinarri honekin seniorretatik infantiletara ordezkaritza ateratzeko, gerora begira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak