Elgoibarko Hezur Museoko arduraduna da Jose Julian Marquez, eta Kulturateko Lezetxiki, neandertalen lurraldea erakusketaren testuinguruan, erakustaldi berezia eskainiko du Zaldibarko frontoian zapatuan, 11:30ean hasita. Duela milaka urte bizi izandako giza espezieak egunerokoari nola aurre egiten zion azalduko du Marquezek, hitzekin eta ekintzekin.
Hala, sua egiteko prozedura, ehizarako eta arrantzarako teknikak eta ehorzketa errituak izango ditu hizpide, besteak beste. Guzti hori harriz eta hezurrez zizelkatutako piezen bitartez jarriko du praktikan, arkuak, arpoiak, amuak, lanparak edota zintzilikarioak erabilita, esaterako. Martxoaren 26an bigarren saio bat egingo du Marquezek.
Udalaren webgunearen bidez
Ekintza horretan parte hartzeko, Lezetxikirekin lotutako beste guztiekin gertatzen den bezala, arrasate.eus-en eman behar da izena. Erakusketako bisita gidatuetako plazak bete egin dira martxoaren bukaerara arte.