Udazken eta neguko stocka kalera aterako dute otsailaren 17an, 18an eta 19an

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 9a, 11:22

Iazko Merkemerkaua.

Ibai-arte merkatarien elkarteak antolatuta, Merkemerkaua egingo dute datorren astean, eguen eta egubakoitzean, 16:30etik 20:00etara eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe. Horrez gain, 940 euroko bi sari ere zozketatuko dituzte.

Urtero moduan, askotariko saltokiak aterako dira haien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken eta negu denboraldiko produktuak prezio "ezin hobean" eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta abar.

Otsailaren 17an, 18an eta 19an, gainera, erosketak Arrasaten egiteak saria izan dezake. Izan ere, Arrasateko edozein saltokitan erosten duten bezeroen artean 940 euroko balioa duten bi sari zozketatuko dituzte (Ibai-arteko saltokietan trukatzeko erosketa txartelak).

Zozketan parte hartzeko, egun horietan egindako erosketetan jasotako erosketa tiket bat 688 73 41 49 telefonora bidali besterik ez da egin behar. "Bi zozketa burutuko ditugu. Bat otsailaren 17an eta 18an jasotako tiketekin eta bestea, otsailaren 19an jasotakoekin. Zozketa bakoitzerako, parte-hartzaileko zozketarako zenbaki bakarra emango dugu", azaldu dute. Zozketa otsailaren 23an egingo dute eta bi irabazleekin harremanetan jarriko dira sari banaketarako.

Azkenik, otsailaren 19an, zapatua, 18:30etik aurrera, Elen`s River Dixieland Band taldeak animatuko ditu Arrasateko kaleak, Herriko Plazatik abiatuta.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak