Bakarrizketa umoretsuei eskainiko die espazioa Koolturrek eguenean

Hasier Larrea 2022ko otsailaren 9a

Ostegun honetan, otsailak 10, 'Despotorre' monologo ikuskizuna izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Despotorre umorezko ikuskizunaren atzean Raquel Torres eta Ane Lindane monologistak daude. Kooltur Ostegunak ekimenetik adierazi dutenez, "ia ordu eta erdian eskarmentu handia daukaten emakume lotsagabe hauek komediari ikuspegi feminista eta korrosiboa gehituko diote autozentsurarik gabe (adi!) aurrean aurkitzen duten guztiari barre eta kritika eginez". Emanaldia ia osorik gaztelaniaz izango da.

Bideoan, gaztetxeko emanaldirako bi monologisten gonbidapena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak