Arrasateko atletek maila txukuna erakutsi dute beste behin. 60 metroko lasterketan aritu dira Ane del Fresno eta Iker Menor. Del Fresnok 8,25 segundoan zeharkatu du helmuga, Menorrek, berriz, 7,61 segundoan. 400 metroko distantzian lehiatu da, bestalde, Ainara Lopez, minutu bat, bi segundo eta 69 ehuneneko marka erdietsiz. Klubetik pozik azaldu dira hiru korrikalariek lortutako emaitzekin, "egunetik egunera hobetzen" dabiltzalako.
Bi urre eta zilar bat
Valentzia taldearekin jardun du Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian. 4,20 metroko saltoa egin du, eta beste inor ez da gai izan arrasatearraren marka berdintzeko. Bigarren sailkatu da Atletiko San Sebastian taldeko Maialen Axpe, 4 metroko markarekin. Modalitate horretan, beraz, podiumeko bi koxka nagusietan sailkatu dira Ruiz de Azua eta Axpe.
Salto hirukoitzean ere urrea lortu du Alex Agirianok, Real Sociedad taldea ordezkatuz. 15,17 metroko salto hirukoitza egin du Agirianok.