Epailearen aginduz etxebizitza miatu eta 30.000 euro pasatxo, 377 gramo kokaina, 397 gramo heroina eta 142 gramo marihuana-kukulu atzeman ditu Ertzaintzak. Epaileak gaur eman du atxilotuetako bat espetxean sartzeko agindua.
"38 urteko gizonezkoak maila txikian saltzen zuen droga etxetik; eta 50 urtekoak hornitzen zion droga –heroina, kokaina eta marihuana– saltzen zuen tarteka", jakinarazi du Ertzaintzak.
Ikerketa joan den abenduan hasi zuen Ertzaintzak bizilagunek jarritako salaketa baten ondorioz.