Datorren ikasturtea berezia izango da Arrasate Musikaleko partaide guztiendako. Ekitaldi ugari egiteko asmoz, dagoeneko hasiak dira 2022/2023 kurtsoko egitaraua atontzen. Lehenengo ekintzaren berri eman dute dagoeneko. "Kulturateko klaustroan dokumentu, argazki eta instrumentu zaharrez betetako erakusketa jarriko dugu aurtengo udazkenean", adierazi du Edorta Ayastuy irakasleak. Artxibo historikoa osatze aldera, herritarrei dei egin diete Monterrongo musika eskolara joateko, "batez ere, hastapenetako irudi zein idatzizko dokumentuak" jasotzeko. Atzera begirako ariketa hori 1972an, musika eskola sortzean, Arrasaten pil-pilean zegoen giro musikala gogoratzeko egingo dute, besteak beste.
Testuinguru horretan, hitzaldiak eta bailarako eskolen ar-teko musikaldiak antolatzeko nahia ere badute Arrasate Musikaleko kideek.