Norvegiatik dator La Casa Fantom, eskarmentu handiarekin: azken 15 urteotan 30 bat herrialdetan izan da taldea eta 700 kontzertutik gora egin ditu. Musikariak izateaz gain, elektronika maite duten artisauak dira, haiek tuneatzen baitituzte anplifikadoreak eta pedalak; emaitza horretatik irteten da zuzenekoetako soinua, eta Koolturretik abisatu dutenez, "gomendagarria da tapoiak eramatea".
Hori esanda, bikotea ikusi eta entzutea "oso esperientzia berezia" da, antolatzaileen esanetan. Euren instrumentuei, bateria eta baxuari, hainbat anplifikagailu erantsita, hardcore, punk, stoner eta black-metalaren erdibideko nahasketa egiten dute, "oso soinu sarkor eta ezohikoekin".
Euren abestiak Bandcamp plataforman entzun daitezke.