Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren TREBA Gurasoak prestakuntza ekimenaren baitan, lau hitzaldi egongo dira Kulturateko areto nagusian, guztiak 18:00etan hasita:
- Otsailak 9: Haur eta nerabeen ongizaterako eta garapen osasuntsu baterako gakoak. Hizlaria: Leyre Cano
- Martxoak 2: Haurrak, nerabeak eta hezkidetza etxean. Hizlaria: Nerea Lores.
- Apirilak 6: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Haur eta nerabeen gurasoentzat. Hizlaria: Donna Apellaniz.
- Maiatzak 4: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal.
Hiru tailer ere bai
Bestalde, seme-alaben adinaren arabera gurasoentzako hiru tailer ere antolatu ditu Udalak:
- 0-5 urteko taldea: Teoriatik eta bizipenetatik abiatutako gurasoentzako tailerra. Jose Ramon Mauduitek eta Anna Uriostek dinamizatuko dute. Otsailaren 28an, martxoaren 7an, apirilaren 4an, maiatzaren 2an eta maiatzaren 30ean izango dira, 17:30etik 19:30era, Txikitxokoan, eta haurrekin batera joateko aukera egongo da.
- 6-11 urteko taldea: Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak. Virginia Belategik dinamizatuko du. Martxoaren 15ean, 21ean eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an eta maiatzaren 3an, Kulturateko Garibai gelan, 17:00etatik 18:30era.
- 12-16 urteko taldea: Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak. Virginia Belategik dinamizatuko du. Martxoaren 15ean, 21ean eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an eta maiatzaren 3an Kulturateko Garibai gelan, 18:45etik 20:15era.