Pertika-jauzian, Malen Ruiz de Azua izan zen txapeldun 4,30 metroko marka eginda. Maialen Axpe, berriz, txapeldunorde geratu zen, 3,90 metroko jauzia eginda.
Arrasate Atletiko Taldeko ordezkariei dagokienez, 60 metroko proban, honakoak izan dira emaitzak:
- Ane Del Fresno 8:33
- Maia Etxebarria 8:59
- Izaro Garcia 8:93
- Amaiur Arana 9:27
- Eider Amurrio 9:25
- Xubane Sagstagoia 8:53
- Iker Menor 7:60
- Oihan Zulueta 7:64
200 metroko proban:
- Ane Del Fresno 27:46
400 metroko proban
- Ainara Lopez 1:02,87
Jon Ormaetxea entrenatzailea konforme azaldu da atleten emaitzekin, eta hainbat emaitza nabarmendu ditu. Esaterako, Ane Del Fresnoren marka Arrasateko hirugarren onena da eta 2020 metroko proban ere hirugarren kokatu da Arrasateko rankingean.
Ainara Lopez, bestalde, Arrasateko rankingeko laugarren postuan kokatu da 400 metroko proban egindako markarekin, Rosa Maria Otxandiano, Elvira Gamboa eta Matilde Garairen atzetik.
Izaro Garciaren emaitza ere azpimarratzekoa da, bederatzi segundotik jaistea lortu baitu 60 metroko proban. "Eider Amurriren emaitza ere polita da, bere lehen txapelketa izan dela kontuan hartuta". Azkenik, Maia Etxebarriak bere marka pertsonala hobetzea lortu du, Arrasateko bederatzigarren markarik onena ezarriz.