Bertako eta sasoiko produktuak, hileko hirugarren zapatuan Arrasaten

Jone Olabarria 2022ko otsailaren 9a

Hileko hirugarren zapatuan egiten dute Arrasaten bertako eta sasoiko produktuen azoka, Seber Altube plazan. Goizeko bederatzietan hasita, produkturik onenak eskuratzeko aukera dago

Bertako eta garaiko produktuen zaporeak ez du parekorik. Arrasaten gainera, aukera bikaina dago bertako produktuak eskuratzeko. Izan ere, hileko hirugarren zapatuan bertako produktuen azoka antolatzen dute, Seber Altube plazan, goizeko bederatzietatik ordu biak arte.

Ogia, gazta, eztia, gozogintza eta sasoiko barazkiak saltzen dituzte, beste hainbaten artean. Ez galdu aukera paregabea eta hurbildu zaitez azokara. Ez zara damutuko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak