Mondra talde indartsuen buruko min bilakatu da

Xabier Urtzelai 2022ko urt. 28a, 21:28

Talde baten gaitasuna sailkapenean aurrean dabiltzanen kontra jokatutako partiduetan neurtzen bada, arrasatearren gaur egungo laugarren postua motz geratzen da.

Izan ere, orain arte ligako onenak izan diren Touringek (39 puntu) eta Elgoibarrek (35) galdu egin dute Cristian Levisen mutilen kontra. Lider dagoen Touringek hiru partidu baino ez ditu galdu denboraldi honetan, eta horietako bat arrasatearren kontra izan da. Eta azken porrota Elgoibarkoena izan da; izan ere, domekan Mojategin bisitari izan zen taldeak denboraldiko lehen partidua galdu zuen arrasatearren aurka (1-0, Iker Sanchez). Datu esanguratsuak dira Mondrarendako (31), nahiz eta egia den horren indartsuak ez direnen kontra barkatu izanagatik ez dagoela Arrasateko taldea sailkapenean gorago.

Amaikak Baten kontra

Hain zuzen, barkatu behar ez den partidu horietako bat izango dute arrasatearrek zapatuan Deban. Amaikak Bat hamabigarren postuan dago, baina etxean jokatu dituzten partidu guztien artean debarrek bi baino ez dituzte irabazi –hiru galdu dituzte, eta hiru berdindu–. Kategoria honetan, baina, indarrak Xabi, Añorgaren kontrakoan. I.SORIANO oso berdinduta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak