Hipopresibo eta 'matrogym' ikastaroak ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko urtarrilaren 27a

Arrasateko Kirol Sailak ate irekien saioak antolatu ditu datorren asterako hipopresibo eta matrogym –haurdun dauden emakumeendako– ikastaroak ezagutzera emateko. Debalde izango dira saioak eta izena aldez aurretik eman beharko da Musakolako kiroldegiko harreran edo 943 25 20 30 telefono zenbakira deituta.

Hipopresiboen ikastaroa probatzeko bi egun zehaztu dituzte: otsailaren 1a –martitzena– eta 3a –eguena–. Uarkapen izango dira, 18:15etik 18:45era. 

Haurdun dauden emakumezkoek matrogym ezagutzeko aukera izango dute beste bi egunetan: urtarrilaren 31 –astelehena– eta otsailaren 2a –eguaztena–. Musakolako kiroldegiko igerilekuan izango dira saioak, 15:30etik 16:30era.

Bestetik, 10 abonu zozketatuko ditu Kirol Zerbitzuak urtarrilaren 31 bitartean bazkide egiten diren erabiltzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak