Maria Ubarretxena alkatea, Ander Garay Pertsonaleko zinegotzia eta Zigor Andino udaltzainburuaren eskutik jaso dute plaka profesionala. Udalak agenteen "lana eta konpromisoa" nabarmendu ditu, "baita urteotan egindako lan guztia ere", eta "zortea eta zoriontasuna" opa die hasi berri duten etapa berrian. Omendu guztiek 2019 eta 2021 artean hartu dute erretiroa.