Emakume Txokoaren lehen seihilekoa, martxan

Mireia Bikuña 2022ko urt. 26a, 17:00

Otsailaren 18an egingo duten ikasturte hasierako ekitaldiarekin hasiko dute ekainera arteko egitarauarekin. Guztira, hamar ikastaroa eta zazpi tailer egingo dituzte, eta guztietarako izen-emate epea urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra arte luzatuko da.

Arrasateko Jabetze Eskola da Emakume Txokoak duen formazio eta topaketa gune nagusia. Hori horrela, prestakuntza da ardatz nagusietako bat. Egingo dituzten ikastaroetan eta tailerretan lanketa pertsonala eta kolektibo bateratzeko eta partekatzeko aukera egongo da.

IKASTAROAK

  1. Zoru pelbikoa indartzekoa, Saioa Baenarekin:  otsailaren 14tik, astelehenetan. Hamabi saio.
  2. 'Hurreratu zaitez finantzen mundura', Karmele Umerezekin: otsailaren 21etik, astelehenetan. Sei saio.
  3. 'Autoestimua eta ahalduntzea', Pepa Bojorekin: otsailaren 15etik, martitzenetan. Hamabi saio.
  4. 'Norbere lemazain', Arantxa Erasunekin: otsailaren 15etik, martitzenetan. Zortzi saio.
  5. 'Egin barre!' umore tailerra, Beatriz Egizabalekin: otsailaren 16tik, eguaztenetan. Sei saio.
  6. 'Zapalduaren antzerkia', Belen Nevadorekin: otsailaren 16tik, eguaztenetan. Hamabi saio.
  7. Sormena lantzeko tailerra xilografiaren bitartez, Oihana Ugarterekin: otsailaren 16tik, eguaztenetan. Sei saio.
  8. Noka ikastaroa, Ainhoa Arregirekin: apirilaren 27tik, eguaztenetan. Bost saio.
  9. 'Gure bizi energia hobetzen: Chi Kung', Idoia Eizmendirekin. Otsailaren 17tik, eguenetan. Hamabi saio.
  10. 'Boterea, ahizpatasuna, perreoa', Ines Lasagabasterrekin: otsailaren 25etik, egubakoitzetan. Bost saio.

TAILERRAK

  1. 'Ekonomia feminista', Saioa Zerainekin: otsailaren 17an eta 24an.
  2. 'Tela afrikarren hizkuntza', Fatou Diengerekin: martxoaren 3an eta 10ean.
  3. 'Sexualitatea eta gorputz esperientzia propio baterantz', Nora Ziarsolorekin: martxoaren 19an.
  4. 'Tazolteotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa; Sexu topaketak tlalticpac lurrean' erakusketa tailerra, Almendra Sheira Castillorekin: apirilaren 1ean.
  5. 'Trans eta LGTB lege proiektuaren inguruko hausnarketa' tailerra, Aitzole Aranetarekin: apirilaren 29an.
  6. Mendi ibilaldiak, Amaia Etxebesterekin: maiatzaren 21ean (Antzuola-Arranoitz) eta ekainaren 11n (Arantzazu-Enaitz).
  7. 'Mindfulness, jolasa eta adierazpena pinturarekin', Laia Bedosekin: maiatzaren 7an.

GUNE IRAUNKORRAK

  1. Irakurketa feministen txokoa, Luciana Alfarorekin: eguenetan.
  2. Emakume migratuendako topalekua, Luciana Alfarorekin.

BESTE EKINTZA BATZUK

  1. Martxoak 8rako kartel lehiaketa: lanak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte.
  2. Ikasturte hasierako ekitaldia: otsailaren 18an.
  3. 'Umore feminista oholtzara': Kaitin Allende, Bea Egizabal eta Belen Nevado oholtza gainean.
  4. 'Tazolteotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa; Sexu topaketak tlalticpac lurrean' erakusketa, Rurrú Mipanochiarekin: apirilaren 1ean.
  5. 'Luminiszenteak' erakusketa: apirilaren 28tik maiatzaren 13ra.
  6. 'Emakumeak protagonista: Miren Agure Meabe': maiatzaren 11n.
  7. 'Andre zaharraren manifestua' irakurraldia: maiatzaren 27an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak