Inoren Ero Ni taldeak joko du eguenean Koolturren, Small Jackets-en ordez

Hasier Larrea 2022ko urt. 25a, 10:19
Okene abeslaria, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 2019ko urtarrilean (Argazkia: Mondo Sonoro).

Post-hardcorea oinarri izan zuten arren, "gero eta free-jazzagoak diren zakur zahar" gisa definitzen dute Kooltur Osteguneko antolatzaileek ostegunean, hilak 27, gaueko hamarretan puntuan Arrasateko gaztetxeko oholtzara igoko den laukotea. Small Jackets italiarrak ziren urtarrileko kartela ixteaz arduratuko zirenak, baina atzeratu egin behar izan dute haien kontzertua.

Okene, Borja, Guantxe eta Mariano dira Inoren Ero Ni taldeko kideak. Ibilbide luze eta emankorra egin dute musikariek, Bap!, Gailu!, Hotel, Anari, Teen Dogs, Señor No eta El Hombre Burbuja moduko formazioetan parte hartu baitute. Ez da kontzertu-ziklora etorriko diren lehen aldia izango, baina, hala eta guztiz ere, ikusleak txundituko dituztela argi dute antolatzaileek: "Gaur egun taldeak egiten duenak ez dauka zerikusirik iraganean egindakoarekin; are gehiago, agian aste honetan egingo duten kontzertuak ez du zerikusirik izango orain gutxi ikusitakoarekin; taldea, aske, hazi eta hazi egiten baita". 

2020ko urtarrilean ere gonbidatuak izan ziren, hona hemen kontzertu osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak