Kulturolara bisita gehiago egingo dituzte, otsailaren 3tik 6ra

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 24a, 17:11

Urtarrilean egin duten bisitetako bat.

Kulturola ezagutzeko herritarrentzako bisita gidatuak "arrakastatsuak" izan dira Udal Gobernuaren esanetan, eraikina 350 herritarrek bisitatu dute-eta urtarrilean egin dituzten hamalau saioetan. Hala, bisita gehiago egingo dituzte otsaileko lehen astean, hilaren 3tik 6ra, hain zuzen.

Zortzi bisita berri egingo dituzte, goizez zein arratsaldez, euskaraz eta gazteleraz, eta 25 pertsona egon ahal izango dira gehienez saio bakoitzean. Honakoak dira ordutegiak:

  • Otsailak 3: 18:00etan gazteleraz eta 19:30ean euskaraz.
  • Otsailak 4: 18:00etan gazteleraz eta 19:30ean euskaraz.
  • Otsailak 5: 10:30ean gazteleraz eta 12:00etan euskaraz.
  • Otsailak 6: 10:30ean gazteleraz eta 12:00etan euskaraz.

Orain arte egin moduan, Arantza Otaduik gidatuko ditu bisita gidatu gehigarriak ere. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da udal webgunean edota BAZen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak