Heldutasuna eta zahartzaroa berbagai, Javier Yanguasen eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urtarrilaren 24a

Javier Yanguas, Goiena telebistako platoan.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, Pasos hacia una nueva vejez liburua aurkeztuko du Javier Yanguas La Caixa fundazioko nagusien programako zuzendari zientifikoak eguenean, 17:30ean, Kulturateko areto nagusian. Heldutasunari buruzko hausnarketa bat egingo du, "ikuspuntu psikologiko, emozional eta sozial batetik".

Ekitaldi horrekin emango dio hasiera kontseiluak 2022 denboraldiari. "Oso interesgarria izango dela uste dugu. Guztiok animatzen zaituztegu hitzaldi honetara eta hurrengoetara. Eskerrik asko bihotzez", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak