Migrainak dituztenei bideratutako ikastaroa antolatu du Goienagusik

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 21a, 15:35

Arturo Goicoechea.

Arturo Goicoechea (Arrasate, 1946) mediku erretiratuak migrainen gaineko argibideak emateko ikastaroa egingo du Goienagusik gonbidatuta –gazteleraz–. Bost lan-saio izango dira, eguenetan guztiak; hona hemen egunak: otsailak 3, 10 eta 17; martxoak 3; eta maiatzak 5. Kulturaten elkartuko dira (17:30-19:00) eta izena emateko epea zabalik dago.

Gasteizko Santiago Ospitaleko Neurologia Saileko buru izandako Goicoecheak eskainiko du ikastaroa. Medikuntza-azalpenik ez duten sintometan eta minean aditua da, gainera, eta buruko minen gaineko hainbat liburu idatzitakoa.

Migrainak jasaten dituztenei bideratutako bost saio izango dira eguenetan, otsailean hasita, eta izena emateko epea zabalik dago –20 euro–. Horretarako zein argibideak jasotzeko honako helbidera idatzi behar da: goienagusi@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak