Aurtengo edizioaren goiburua Feminismoa denon kontua da: politika pasio liburuan oinarritu dute, Bell Hooks ezizenarekin ezagutzen den Gloria Jean Watkins idazle eta aktibistarena. Feminism is for Everybody: Passionate Politics (2000). "Bell Hooks 2021eko abenduan hil zen, eta lehiaketaren edizio honetan aitortu gura da mundu guztiarentzako feminismoaren alde zer lan eta borroka egin zuen", diote antolatzaileek.
Idazle eta aktibista estatubatuarrak hainbat gai lantzen ditu liburu honetan: hezkuntza, ugalketa eskubideak, klase borrokak, arrazakeria, maitasuna eta sexua besteak beste. Gai horien lanketatik abiatuta eta arraza, klasea eta sexuaren aurrean norberaren posizioa aztertu eta gero, mundu guztia feminismoarekin bat egitera gonbidatzen du.
Oinarri guztiak www.arrasate.eus webgunean kontsulta daitezke. Halaber, edozein zalantza argitzeko, Emakume Txokoarekin jarri harremanetan 943 79 41 39 edo 618 206 233 telefonoen bitartez edota emakumetxokoa@arrasate.eus helbide elektronikoan.