Urtero moduan, kultura sorkuntzari lotuta etorri da Tripontzia. Hala, txartelarekin batera, erosleek Izar eta Estel 6 eta 12 urte bitarteko irakurleentzako liburua jaso dute bertsio digitalean. Aurten, gainera, euskarri fisikoan ere eskuratzeko aukera izan dute. "Gure Eskuk apustu berri bat egin du Gabonetako zozketarekin batera banatzen duen kultura produktua euskarri fisikoan ere plazaratuz. Tripontziaren kanpainak iraun duen bitartean, liburua taldekideen bidez saldu da, eta izan duen harrera ona ikusita, edizio berri bat atera du dinamika herritarrak". Datozen hilabeteetan, kideen bidez ez ezik, Internet bidez ere erosi ahalko da, Gure Eskuren dendan.