EBA ligako 17. jardunaldia jokatu zuten atzo Iturripe MUk eta Ulaciak. Etxeko mutilek gogor borrokatu behar izan zuten garaipea lortzeko. Azken emaitza 82-76 izan zen.
Garaipenarekin ligako hirugarren postuari eusten diote Eneko Mataren mutilek. 28 puntu dituzte orain.
Datorren astean ligako 18. jardunaldia jokatuko dute. Ointxe!ko mutilek Leioa SBT taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.