Bigarren maila nazionaleko taldeak samur irabazi du Atletico San Sebastianen aurka (107-50)

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urt. 16a, 19:30

Ointxe! elkarteko neskek garaipena lortu dute 12. jardunaldian. Sailkapeneko lider jarraitzen dute. (Argazkiak: Angel Ayastuy).

Ointxe! elkarteko bigarren maila nazionaleko taldeak samur irabazi du gaur arratsaldean Iturripen jokatutako partidua. Atletico San Sebastianen aurka lehiatu dira. Hasieratik izan dira nagusi etxekoak, baina batez ere bigarren zatian handitu dute markagailuko aldea.

Laurdenetako emaitzak

Lehenengo laurdena 17-10 amaitu dute; eta, atsedenaldira 39-20 aurretik joan dira etxeko jokalariak.

Bigarren zatian nagusitasun osoz jokatu dute Ointxe!-ko neskek: hirugarren laurdenean 78-35 zen emaitza eta amaierako emaitza 107-50 izan da.

Sailkapeneko liderrak

Modu horretan lidergoari eusten dio Arrasateko taldeak. 12 partidutatik 11 irabazi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak