Mondrak merezitako garaipena lortu du gaur Mojategin. Añorgaren aurkako lehia estua izan da, eta aukera garbi gutxikoa. Hala ere, etxeko jokalariek ondo borrokatu dute eta bigarren zatian egindako bi golei esker hiru puntuak etxean geratu dira.
Zelai erdia
Lehenengo zatian ez da aukera handirik egon. Hala ere arrasatearrak gehiago izan dira eta zelaia erdian baloia kontrolatu egin dute.
Gola, kornerrean
Golak bigarren zatian etorri dira. Lehenengoa, Aritzek egin du. Ezkerretik erdiratutako kornerra sartu du sareetan. Bigarren gola, aldiz, azkeneko segundoan izan da. Añorgak partiduko azkeneko jokaldia egiteko aukera izan du korner bidez. Jokalari guztiak igo dira Mondraren areara, baita atezaina ere; bada, kornerra ezerezean geratu da eta Mondrako atezain Gaizkak baloia luze atera du eta Iker Sanchezek, bakar-bakarrik, baloia sareetan sartu du.
Modu honetan Mondrak sailkapeneko bosgarren tokia lortu du, 28 punturekin. Sailkapeneko 4. tokian Aretxabaleta dago, puntu bakarreko aldearekin.
Beste emaitza batzuk
Gizonezkoen erregional ohorezko mailan:
- Allerru 0-1 Aretxabaleta
- Urola 0-0 Bergara
- Hernani 2-0 Aloña Mendi