Adierazi dute estrukturala den arazoa dela indarkeria matxista, "gizarte osoaren arazoa", eta nazkatuta daudela behin eta berriz hori esateaz. Era berean, baliabideak eskatu dizkiete erakunde publikoei: "Eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu guztiok batera. Gizarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera sexistak eta matxistak behingoz bukatu egin behar dira".
Hezkuntza, osasungintza eta justizia publiko eta unibertsalak ere eskatu dituzte: "Zerbitzu publiko osasuntsuak eta biolentziarik gabeko espazio seguruak behar ditugu". Ildo horretatik, eraldaketa bultzatu behar dela adierazi dute, erasoak salatu behar direla eta espazio seguruak bermatu: "Horretarako indarrak batu behar ditugu. Denon artean lortuko dugu, borroka hau geldiezina delako".