Kosmetika naturala eta grabatua lantzeko aukera, Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 12a, 13:49

Janire Lamariano kimikaria, kosmetika naturalari buruzko ikastaro batean.

Otsailean hainbat ikastaro egingo dituzte. Kosmetika naturalari dagokionez, askotariko sendabelarrekin aurpegiko eta gorputzeko kremak, hortzetako pasta eta kandelak egingo dituzte. Bestalde, Helena Azkarragaurizarren eskutik, grabatua lantzeko hastapen ikastaroa egingo dute. Izena emateko, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 zenbakietara deitu.

Kosmetika naturalaren ikastaroak otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara, Ekoudalatxen eskutik. Prezioari dagokionez, 100 euro ordaindu beharko da (bazkideek, 95 euro).

Grabatua lantzeko saioak, berriz, otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira, 17:00etatik 19:00etara. 70 euroko prezioa izango du ikastaroak (bazkideek, 65 euro). "Artelanak ezagutuz, jakintzak elkarbanatuz eta irudiak sortzeko modua praktikara eramanez lan egingo dugu", azaldu dute.

Saio guztiak Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean egingo dituzte, Pablo Uranga kaleko 5 zenbakian, behean.

'Yogaterapia' ere bai

Bestalde, emakumeendako Yogaterapia ikastaroak ere egingo dituzte, otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an eta martxoaren 2an, 18:30etik 20:00etara, Itziar Perezen eskutik. Bazkide ez direnentzat 55 euroko prezioa izango da eta bazkideentzat, 50 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak