0-8 urte arteko familiek elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera bat eskaintzen du ekimenak, "aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta". Halaber, asmoa da neguko domeketan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei, elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea. Bi hezitzaile egongo dira familiek behar duten informazioa eta aholkuak emateko.
Hamaika saio, eta plaza mugatuak
Urtarrilaren 16an hasi eta martxoaren 27ra bitartean, hamaika saio egingo dituzte: urtarrilak 16, 23 eta 30; otsailak 6, 13, 20 eta 27; eta martxoak 6, 13, 20 eta 27. Okendoko ludotekan izango da hitzordua eta dagoeneko izena eman daiteke bai ludoteketan eta baita aktibitatean
bertan. Plazak mugatuak dira.
