Urtarrilak 22, otsailak 5 eta otsailak 19ko zapatuak aukeratu ditu Udal bibliotekak Ipuin-jolas txokoa izeneko tailerra aurrera eramateko. Mari Garciak dinamizatuko ditu irakurraldiak, 11:00etatik 12:30era. 4 eta 6 urte arteko haurrek eta beraien gurasoek izango dute ipuin, kantu, olerki zein hitz-jolasak ezagutzeko espazioa Kulturaten. Izena emateko, bibliotekara gerturatu edo webgunean sar daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.