Arrasate Atletiko Taldeko bost atleta aritu dira Elgoibarko krosean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 10a, 10:59

Juan Mugerza krosaren 78.edizioa jokatu zuten atzo Mintxetan (Elgoibar), eguraldi makurrarekin, eta Arrasate Atletiko Taldeko bost atletak hartu zuten parte. Jon Ormaetxea entrenatzailea pozik azaldu da atletek eman duten mailarekin.

16 urtez azpiko emakumezkoetan, Maia Etxebarria 30. postuan sailkatu zen, 2.452 metroko lasterketa 10 minutu eta 48 segundotan bukatuta. Lorea Xiang, berriz, 34. sailkatu zen, 10 minutu eta 58 segundoko denbora eginda.

Gizonezkoetan, aldiz, 3.541 metroko proba egin behar izan zuten eta Unai Garcia 23. sailkatu zen, 13 minutu eta 34 segundoko denborarekin. Eñaut Bigen, bestalde, 25. helmugaratu zen, 13 minutu eta 40 segundoko denbora eginda eta Markel Errastik, azkenik, 37. bukatu zuen, 14 minutu eta 18 segundoko denborarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak