Iaz, Arrasate-Udalatx mendi lasterketa egin beharrean, ekitaldi berezi bat antolatu zuten Mondraitzekoek. Modu birtualean egitea erabaki zuten txapelketa bat, apirilean hilabetez, eta ia 100 pertsonek parte hartu ostean, aurten, lasterketa ohiko moduan egitea aurreikusten dute antolatzaileek. "Bertan behera geratu zenean lasterketa, dortsala zutenek lehentasuna izango dute, garbi emango dugu informazio guztia…, berezitasun batzuk izango ditugu-eta…", adierazi du Ganix Lasak, Mondraitz Kirol Klubeko kideak.