Bederatzigarren Zuhaitz Feria urtarrilaren 15ean egingo da

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 5a, 10:00

Urteko lehenengo azokan egingo dute bat zuhaitz feriak eta bertako produktuen azokak. Urtarrilaren 15ean izango da, ohi legez Seber Altube plazan, 08:00etatik 14:00etara bitartean. Zuhaitz landaketa ere egingo dute egun berean, Etxezarreta parkean.

Bederatzigarrenez egingo da zuhaitz feria Arrasaten, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako bost mintegi izango dira bertan eskaintza zabalarekin. Hona hemen:

  • Areitio (Zaldibar): fruta-arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonokoak eta lorategietakoak (enkarguetarako: 608 87 93 52).
  • Belar (Zaldibar): fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonokoak eta lorategietakoak (enkarguetarako: 629 48 41 51).
  • Etxebarria (Gatika): fruta arbolak (enkarguetarako: 639 46 97 38).
  • Lurberry (Zarautz): basoko fruitu txikiak, ekologikoak (enkarguetarako: 657 71 96 85).
  • Ekoudalatx (Arrasate): basoko fruitu txikiak, ekologikoak (enkarguetarako: 690 61 08 22 eta 626 15 25 10).

Erosleen artean bi zuhaitz sorta zozkatuko dituzte. 

Zuhaitz landaketa Etxezarreta parkean

Egun bererako zuhaitz landaketa deitu dute. Etxezarreta parkean izango da aurten, eta hara joateko, Musakolako San Isidron elizan elkartuko dira, 10:00etan.

Landaketa egingo den lursailaren azalera 1,1 hektareakoa da (iaz landatutako lursailaren alboan), eta han landatuko dituzte 900 haritz inguru eta beste 100 bat hostozabal: urkiak, lizarrak, astigarrak, sagarminak, gorostiak...

Udaletik jakinarazi dute talde bakarra egingo dela aurten, eta parte hartzea mugatua izango dela, horregatik aldez aurretik eman behar da izena honako telefono zenbakira deituta: 943 25 20 05.

Landaketara joango direnei gomazko botak (katiuskak) eramatea gomendatu diete. Era berean, jakinarazi dute aurten ez dela egingo hamarretakorik pandemia dela eta, baina mokadutxoa banatuko dela banakako poltsatxoetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak